lichess.org
Donate

Arrano Elkartea

10 members

Arrano Elkartea sortu baino lehenagoko urteek, beraz, politikoki oso mugituak izateaz gain, egungo egituraketa instituzionalaren errotzea ekarri zuten. Oraindik ere gogoangarriak diren gertaera adierazgarriak une hartakoak dira.
Egoera soziopolitiko berezi hartan, Nazio Askapenerako Euskal Mugimenduan militatzen zuen jende aunitzek, han eta hemen elkarteak sortzeari ekin zion. Horrela abiatu zen ere Iruñeko Arrano Elkartea.
Arrano elkartean ematen zen giroa Iruñeko karrika aunitzetan eta hainbat tabernetan ematen zenaren jarraipena baizik ez zen. Egunerokotasunean, bazkideek beraiek sortzen zuten giroaren akuilu eta babesle izan da elkartearen egoitza. Urte luzeetan zehar, bertzalde, Arrano Elkartean bizi izan dira ezker aberzalearen ibilbide politikoaren gora-beherak. Horien artean bereziki adierazgarriak izan dira hauteskunde gauak. Emaitza on edo txarrak ezagutzeko, Elkartea bilgune izan da une zehatz horietan.
Arrano Elkartea, ordea, ez da izan ezker abertzalearen egituren mesedetan sortutako zerbait. Abertzale ezkertiar ororendako bilgune izateko sena eta joera izan du.

Tournaments

V Desafío de Clubes de Navarra Team Battle3+1 • Blitz • Rated • 1h 10mBattle of 9 teams
60
IV Desafío de clubes de Navarr Team Battle3+1 • Blitz • Rated • 1h 20mBattle of 9 teams
60
III Desafío de Clubes de Navar Team Battle3+1 • Blitz • Rated • 1h 20mBattle of 9 teams
80
II Desafío Clubes Navarra Team Battle3+1 • Blitz • Rated • 1h 20mBattle of 9 teams
78
Desafío Equipos Navarra I Team Battle3+2 • Blitz • Rated • 1h 30mBattle of 9 teams
82